Liburutegia ezagutzen

Guaixe 2022ko abe. 23a, 11:48

Domingo Bados ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ikasleak. OLAZTIKO LIBURUTEGIA

Olaztiko liburutegiaren urteurrenaren harira, Domingo Bados eskolako haur eta lehen hezkuntzako ikasleek bisita egin zuten abenduaren hasieran.

Rosa Iriarte gidaria zutela, Olaztiko eskolako ikasleek liburutegia ezagutzeko aukera izan zuten. Olaztiko liburutegiak aurten 40 urte bete ditu eta horren harira liburutegia haurrei gerturatu nahi izan diote. Txikienei liburuen eta zerbitzuen berri eman zien. Amaitzean, ipuin bat kontatu zieten eta haurrek marrazkiak egin zituzten. LHkoei liburutegitik bisita gidatua egin zien eta, amaitzean, ginkana egin zuten. 


Domingo Bados ikastetxeko Haur Hezkuntzako ikasleak. OLAZTIKO LIBURUTEGIA