Burbuila erraldoien txapelketa Olaztin

Guaixe 2022ko abe. 23a, 12:30
Bubble Balls. WIKIPEDIA

Abenduaren 23an, ostirala, Bubble Balls ekimena egonen da Olaztiko kiroldegian. 

Bubble Balls-ak gorputzean jartzen diren burbuila erraldoiak dira. Haiekin lurrera bota zaitezke, besteen gainean bota... kontu handiarekin, noski. Futbol partidak jolasten dira horiekin ere. Abenduaren 23an, ostirala, Bubble Balls-ak egonen dira, Olaztiko kiroldegian. Adinaren araberako ordutegia zehaztu dute; 7 eta 12 urte bitartekoak 17:00etatik 19:00etara eta 12 urtetatik gorakoendako 19:00etatik 21:00etara. 1,35 metro neurtzea da baldintza bakarra.