Discodelia disko jartzaileen emanaldia Olaztin

Guaixe 2023ko urt. 10a, 11:58

Ilbeltzaren 14an, larunbata, Ahikar Azcona ezagunak osatzen duen taldearen emanaldia izanen da Olaztin.

La casa de papel telesailean atera aurretik ere Ahikar Azcona nafarra ezagun zen sare sozialetan egiten zituen umorezko bideoengatik. Ondoren, mundu osoko ospea etorri zitzaion atrakatzaileen inguruko telesailean Pamplona goitizenaz ezagutzen den pertsonaia egiteagatik. Orain, Vita V. DJ-arekin batera Discodelia disko jartzailea taldea sortu du eta ilbeltzaren 14an, larunbata, 23:00etatik aurrera, Olaztiko Barandi tabernan emanaldia eginen dute. Sarrerak 5 eurotan eros daitezke eta haren barruan kalimotxo edo garagardo kañoi bat eska daiteke. 1970, 1980 eta 1990 hamarkadetako funk, disko eta house doinuak nahasten ditu Discodeliak.