Olaztiko irakurketa klubaren urteko lehenengo topaketa

Guaixe 2023ko urt. 10a, 13:41
'El hijo del acordionista' liburuari buruz ariko dira irakurketa klubean. OLAZTIKO LIBURUTEGIA

Ilbeltzaren 13an, ostirala, Bernardo Atxagaren El hijo del acordeonista liburuaren inguruan hitz egiteko bilduko dira Olaztiko irakurle taldekoak. 

Olaztiko irakurketa kluba hilabeteko lehenengo ostiralean elkartzen da, baina urteko lehenengo ostirala jai zenez, ilbeltzaren 13an, ostirala, 19:00etan, liburtegian, eginen dute lehenengo topaketa. Bernardo Atxagaren El hijo del acordeonista liburua irakurri ondoren, solasean ariko dira irakurleak.