Ione Ayerdi Olaztin

Guaixe 2023ko urt. 10a, 14:53

Ilbeltzaren 14an, larunbata, kontzertu akustikoa emanen du abeslari iruindarrak. 

Ione Ayerdi iruindarra oso gazte hasi zen musikaren munduan eta zenbait taldetako abeslaria izan da. Orain bakarlari bezala kontzertu akustikoak ematen ditu eta ilbeltzaren 14an, larunbata, 19:00etan, Olaztiko kultur etxean izanen da. Berarekin batera Rafa Barragán eta Richard Nagore egonen dira. Sarrerak aldez aurretik 3 eurotan eros daitezke Olaztiko Udaleko webgunean eta egunean bertan 4 eurotan kultur etxeko txarteldegian.