Onki Xin Olaztin

Guaixe 2023ko urt. 13a, 15:02

Ilbeltzaren 20an, ostirala, Zigor DZ eta Fer Zaporen proiektuaren emanaldia izanen da Olaztin. 

Ilbeltzaren 20an, ostirala, San Sebastian eguna, Zigor DZ eta Fer Zapo osatzen duten Onki Xin taldearen emanaldia izanen da Olaztiko Barandi tabernan, 23:30etik aurrera. Fer Zapo El Corazón del Sapo, Estricalla eta Kuraia taldetako ahotsa izan da, eta Zigor DZ Selektah Koletiboa eta Esne Beltza taldetako disko jartzailea izan da. Biak elkartu eta proiektu musika elektrinoko proiektua osatu dute.