'The Show Moscón' txotxongilo ikuskizuna Olaztin

Guaixe 2023ko urt. 16a, 13:38

Ilbeltzaren 29an, igandea, Galitoon konpainiaren antzezlanaren emanaldia izanen da Olaztiko kultur etxean. 

Txotxongilo adituak dira Galitoon. Hamabost urte baino gehiago daramatzaten ikuskizun desberdinak egiten, eta orain urteetan egindako lanetan ikasitakoaren eta erabiltakoaren esperientzia hartu eta The Show Moscón ikuskizuna sortu dute. Hugo & Ines, Gaia Teatro, El retrete de Dorian Grey eta abar txotxongilo konpainietan oinarritu dira ere eta emaitza zenbait manipulazio eskola eta teknika nahasten dituen ikuskizuna da. Emanaldia euskaraz izanen da.

'The Show Moscón' ikuskizuna

Sinopsia: The Show Moscón varieté txotxongilo zirku ibiltaria da. Eulitzar lodi batek aurkezten du. Zirku marabillosoa da armariu batean errepresentatzen dena. Armario horretan abestiaren benetako dibak, musika zenbaki absurdoak, mago eta mentalista ikaragarriak, jaioberri ekilibristak, dantza emanaldiak... Umorea, azken finean. 

Fitxa artistikoa: Galitoon konpainia. 

Emanaldia: Ilbeltzak 29, igandea, 17:00etan, Olaztiko kultur etxean. 

Sarrerak
Olatiko Udaleko webgunean edo kultur etxean. 

  • Aurretik: 3 euro. 
  • Egunean bertan: 3,5 euro. 

Hizkuntza: euskaraz.