Zentzumenen plazerra escape rooma Olaztin

Guaixe 2023ko urt. 24a, 10:41

Ilbeltzaren 28an, larunbata, Gozamenez programaren barruan antolatutako ihes gela izanen da Olaztiko kultur etxean.

Gazteen artean sexualitatearen gaia lantzeko jarduerak, dinamikak eta abar proposatzen ditu Gozamenez programak, eta dinamikaren barruan ilbeltzaren 28an, larunbata, Olaztiko kultur etxean, zentzumenen plazerra deitutako escape rooma izanen da. Ihes gela honetan sentsazioen eta emozioen mundura bidaia eginen dute parte hartzaileek. Izena ematea ilbeltzaren 24an, asteartea, amaitzen da 946 467 662 edo 616 841 995 telefonoetan. Sei eta bederatzi laguneko taldeak osatu behar dira eta doanekoa da. Hiru saio egonen dira: 10:30ean, 12:00etan eta 13:30ean. Arratsaldean gazte txokoko gaztean egonen dira.