Deserrite taldeak izen bereko diskoa kaleratu du eta dagoeneko aurkezpen kontzertuekin hasi da. Ilbeltzaren 27an, ostirala, 23:00etan, Olaztiko Maisuenea gaztetxean kontzertua emanen du. Burundako taldearekin batera Guda Dantza talde bizkaitarrak Esan beharrekoak diskoa aurkeztuko du ere. Kontzertuetarako sarrera doakoa da.
Hodei Alegre bateria joleak, Iñaki Gasco gitarra joleak, Luken Goikoetxea baxu joleak, Gaizka Okaña gitarra joleak eta Jesus Palop abeslariak osatzen dute Deserrite taldea. Haien mustutzea Altsasuko lehenengo Sukarrafesten izan zen eta 2023aren hasiera zazpi abestiez osatutako diskoa kaleratu dute. Gainera, Putzuaren barrunbeak abestiaren bideoklipa kaleratu dute ere.