Atletismoa

Izaskun Beunza Ortuellako Espainiako Kros Txapelketan

Guaixe 2023ko otsailaren 6a

Ortuellako zirkuitu lokaztu ikusgarrian lehiatu zen korrikalari olaztiarra, onenekin

Ilbeltzaren 29an Espainiako Kros Txapelketa jokatu zen Ortuellan. Estatuko espezialista onenak lehiatu ziren lokaztutako zirkuituan. Emakumezkoetan, Euskadiko selekzioko Majida Maayouf (35:12) izan zen azkarrena, ikusgarri.  Izaskun Beunza olaztiarra 60. sailkatu zen (41:38) . Gizonetan, Thierry Ndikumwenayo valentziarra gailendu zen (30:25).