Cementos Portland Valderrivas enpresak Olatzagutian duen lantegiak egin dira aste honetan eta ELA sindikatuak lehendik zuen gehiengoa handitu egin du. ELA bost ordezkari izatetik sei izatera pasa da. UGTk zituen hiru delegatuei eutsi die eta enpresa batzordean ordezkaritza galdu duena CCOO sindikatua izan da, zuen ordezkari bakarra galdu baitu. ELA sindikatutik nabarmendu dutenez, “emaitza honek atal sindikalak enpresan egindako lana babesa ematen dio”.