'Baby esferic' haurtxoendako antzezlana

Guaixe 2023ko ots. 21a, 11:09

Otsailaren 26an, igandea, Aboon Teatre konpainiaren emanaldia izanen da Olaztiko kultur etxean.

Haurtxoendako ikuskizuna da Aboon Teatro konpainiak porposatzen duena: Baby Esferik. Adin gomendatua sei hilabete eta hiru urte bitarteko haurrendako da, baina familisa osoak ikus dezake. Lurrari eta bere oinordekoei egindako omenaldi bat da Baby Esferic. Testurik gabeko muntaia da eta haurrek lur planeta deskubritzeko aukera ematen du. Otsailaren 26an, larunbata, 12:00etan, Olaztiko kultur etxean izanen da. Sarrerak Olaztiko Udalaren webgunean edo kultur etxean eros daitezke, hiru eurota aurretik eta 3,5 eurotan egunean bertan txarteldegian.