Hainbat kaletako zola berrituta

Guaixe 2023ko ots. 28a, 09:02

Txirrindularia asfaltu berri den kaletik pasatzen.

Zoruan zeuden irregulartasunak kendu dituzte.

Olatzagutiko Udalak 134.000 euroko inbertsioa egin du herriko hainbat kaleetako zorua berritu eta behar bezala uzteko. Lan horien ondorioz, Kale Nagusiko zati handi batek, Vicente Argomaniz plazak, San Francisco kalea osoak, Sancti Espiritu eta Larratxota kaleetako zati txiki batek eta Insumisio plazako beste zati txiki batek asfaltozko zoru berria dute. Lan horiek ilbeltzean egin ziren eta bi aste iraun zuten. Horien ondorioz, zorutik zuloak eta irregulartasunak desagertu dira. Gainera, zoru berriaren gainean ohiko seinaleak marraztu dituzte pinturaz, baita non ezin den aparkatu ere.