Maitasun erromantikoarekin apurtzeko ikuskizuna

Guaixe 2023ko mar. 2a, 11:24

Martxoaren 4an, larunbata, 'Abandónate mucho' ikuskizunaren emanaldia izanen da Olaztiko kultur etxean.

Nía Cortijo eta Marta Sitjà Las XL deitutako talde artistikoa osatzen dute eta martxoaren 4an, larunbata, 19:00etan, Olaztiko kultur etxean izanen dira Abandónate mucho ikuskizunarekin. Antzerkia eta musika uztartuz maitasun erromantikoaren mitoa deseraikitzen dute. Ikuskizuna Olaztiko Udalak antolatu du eta Sakanako Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuak martxoaren 8aren harira antolatutako egitarauaren barruan dago.

'Abandónate mucho' ikuskizuna

Sinopsia: Maitasun erromantikoa deseraikitzeko ikuskizun antzerki-musikala da. Seduktore konpultsiboak bezala agertzen dira, Disenyko printzesak bezala, edo asko sufritzen duten kopla abeslariak bezala. Maitasunaren yonkiak, punki apurtzaileak, ispiritu zaleak... Emakumeak denak eta bat ere ez gara. Konpresiotik inkonpresiora.

Fitxa artistikoa:

  • Ideia originala: Las XL.
  • Testuak: Las XL eta Paloma Tosar.
  • Kanpoko begirada: Javi Parra.
  • Kolaborazioak: Nerea Cordero, Mele, Cristian Malo, Tama, Pablo Carazo, Ivan Monje, Emilio L. Arquillo, Matejka, Borja López, Joan Massana.
  • Jantziteria: Laura León.
  • Diseinua eta marrazkiak: Sex, el niño de las pinturas.

Emanaldia: Martxoak 4, larunbata, 19:00etan, Olaztiko kultur etxean.

Sarrerak:
Olaztiko Udaleko webgunean edo kultur etxeko txarteldegian.

  • Aldez aurretik erositakoa: 6 euro.
  • Egunean bertan: 8 euro.

Hizkuntza: Gaztelania.