Martxoaren 5ean hasi ziren XXXVI. Nafarroako Herri Kirol Jokoak Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolan. Apirilaren 2ra arte luzatuko dira eta guztira lau jardunaldi eta final bat jokatuko dira. Bi jardunaldi Sakanan jokatuko dira: Olaztin, martxoaren 12an, eta Etxarri Aranatzen, martxoaren 26an. Hortaz, martxoaren 12an, igandea, 10:30ean, Nafarroako Kirol Jokoen Herri Kirolen bigarren jardunaldia izanen da Olaztiko frontoian.