Txirri, Mirri eta Txiribitonen pailazokeriak

Guaixe 2023ko mar. 7a, 12:29

Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazkoa. UTZITAKOA

Martxoaren 12an, igandea, 'Pailazoak' ikuskizuna izanen da Olaztiko kultur etxean.

Pailazoen lana jendeari barrea ateratzea dela esan zuen Kattalin Ansorena Mirri pailazoaren papera egiten duen artistak. Eta horretan ariko dira martxoaren 12an, igandea, 17:00etan, Olaztiko kultur etxean eginen duten emanaldian. Ikuskizuna Pailazoak deitzen da eta betiko xelebrekeriez gain, hiru pailazoen betiko abestiak kantatuko dituzte: Paristik natorren, Txirri Mirri eta Txiribiton, Altza Pelipe eta abar. 

'Pailazoak' ikuskizuna

Sinopsia: Txirri, Mirri eta Txiribitonek pailazoak direla ospatu nahi dute, Kixki, Mixki eta Kaxkamelon izenez duela 50 urte hasi baitziren. Pailazoa, klowna, zirkoan sortu zela diote askok, zoriz, gainera, eta barrea eragiten duen figura izan da. Horixe aldarrikatu nahi dute ikuskizun honetan. Xelebrekeriez gain, taldearen abesti ezagun batzuk eta ez hain ezagunak abestuko dituzte.

Fitxa teknikoa: Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak.

Emanaldia: Martxoak 12, igandea, 17:00etan, Olaztiko kultur etxean.

Sarrerak:
Olaztiko Udaleko webgunean eta kultur etxeko txarteldegian.

  • Aldez aurretik erositakoak: 3 euro.
  • Egunean bertan erositakoak: 3,5 euro.