PSNren eskualde batzordeak Nafarroako Parlamenturako zerrendari oniritzia eman zion martxoaren 11n. Zerrendaburua Maria Chivite Navascues izanen da. Sozialisten hautagaitzan Jose Maria Acerete Sanchez dago 22. postuan. Acerete 2015ean eskuratu zuen zinegotzi ardura Olatzagutian. PSNk Altsasuko alkate izateko hautagai aurkeztu zuen 2019an, baina udaletik kanpo gelditu zen. Olatzagutiko PSNren zerrendan zeudenak zinegotzi kargua hartzeari uko egin ziotenez, berak hartu zuen ardura hori eta bigarren legegintzaldia egin du Olatzagutiko Udalean. 2019an ere PSNren Nafarroako Parlamenturako zerrenda izan zen, 18. izan zen orduan.