Udalak zerbitzu anitzetako enplegatu bat behar du

Guaixe 2023ko mar. 24a, 11:42
Olatzagutiko udaletxea. ARTXIBOA

Oposizio bidez beteko du, eta lan poltsa osatzeko baliatuko du.

Olatzagutiko Udalak, oposizio bidez, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat aldi baterako betetzeko deialdia egin du. Deialdi bera erabiliko du izangaien poltsa bat eratzeko,zerbitzuan  sor daitezkeen beharrak ase ahal izateko. Hautaprobak despedituta hautatutako langileak zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostuaren eginkizunak izanen ditu. Bere lanpostuak D mailari dagokion oinarrizko lansaria izanen du, dagozkion osagarriekin. 

Hauta proban parte hartu nahi dutenek euskararen B1 maila eta B motako ibilgailuak gidatzeko gidabaimena ere. Deialdian parte hartzeko eskabide orria eta deialdiaren oinarriak www.olazti.eus web orrian daude. Oposizioan parte hartu nahi dutenek, eskabidea bete eta udaletxean edo udalaren egoitza elektronikoan aurkeztu beharko da apirilaren 2rako.