Ibilgailuen zerga ordaintzeko deia egin du udalak

Guaixe 2023ko apirilaren 17a

Olaztiarrak aparkatutako autoen ondotik pasatzen. ARTXIBOA

Maiatzaren 16ra arteko epea dago ordaintzeko.

Diru bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, Olatzagutiko Udalak jakinarazi du aurtengo trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea martxoaren 27tik maiatzaren 16ra bitartekoa izanen dela. Udalaren ordainagiriak helbideratu gabe dituztenek etxean jasoko dute ordainketa agiria. Zerga ordaintzeko hiru modu izanen dute: udalaren banku kontuetara transferentzia eginez, 948 012 012 telefono zenbakira hots eginez edo www.olazti.eus webguneko egoitza elektronikoaren bidez. Ordainagiriak helbideratuta dituztenei zerga apirilaren 21ean kargatuko die udalak kontuetan.

Borondatez ordaintzeko epe hori pasa ondoren, diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.