Egur epaitzak eskatzeko epea zabalik dago

Guaixe 2023ko mar. 31a, 11:15

Olatzagutiko ikuspegia Urbasako portutik. Epaitzak mendi gainean daude, eskuinean. ARTXIBOA

Haietako batean interesa dutenek udaletxean eman behar dute izena.

Olatzagutiko Udalak jakinarazi du etxerako egur epaitzak eskatzeko epea apirilaren 21era arte zabalik dagoela. Etxerako egur epaitza nahi duten olaztiarrek udaletxetik pasa beharko dute izena ematera. Bulego ordutegian egin beharko dute hori, 10:00etatik 14:00etara. Egur epaitza bakoitzaren prezioa 25 eurokoa da eta haietatik 10 izena ematerakoan ordaindu behar dira. Udalak jakinarazi duenez, epaitzak osatzen duten zuhaitzak joan den urteko toki berean daude, ahuntzetxe zaharraren ondoan dagoen Andiakurutzeta parajean, Altzanian. Aldi berean, udalak gaztigatu du zuhaitz guztiak zutik daudela.