Apirilaren 29an Dantzaren Nazioarteko Eguna izanen da, eta horren harira Olaztiko Udaleko Kultur zerbitzuak zenbait dantza ikuskizun antolatu ditu apirilean zehar. Lehenengoa apirilaren 23an, igandea, 17:00etan, izanen da: Blu. Violeta Borruel cía de danza konpainiak fantasiazko itsaso bat murgiltzea proposatzen du: "Itsaspeko mundu zoragarri batean murgildurik, bizitzaz, formaz eta kolorez beterik, Lurreko oxigeno iturririk handiena arrisku larrian dagoelako ikusiko dugu, itsasoaren kutsadurak itsasoko mikroorganismoekin amaitu dezakeelako. Salbatuko dugu?".
Sarrerak aldez aurretik eros daitezke Olaztiko Udaleko webgunean edo kultur etxean, 3 eurotan; egunean bertan, kultur etxeko txarteldegian, 3,5 euroko prezioa dute.