'Baratzekritikoa' erakusketa Olaztin

Guaixe 2023ko api. 17a, 10:07
Baratzekritikoa erakusketa Olaztiko liburutegian. OLAZTIKO LIBURUTEGIA

Apirilaren 17tik maiatzaren 5era arte Mugarik Gabe Nafarroa GKEren erakusketa izanen da Olaztiko liburutegian.

Mugarik Gabe Nafarroa Garapenerako Lankidetzarako GKE bat da eta haien lanen artean elikadura burujabetza, pertsone eta herrien arteko berdintasunaren gakoak azaltzen dituen Baratzekritikoa erakusketa osatu dute. Euskarazko hemeretzi panel eta gaztelaniazko bezainbesteren bidez "urgentetzat ere hartzen dugun utopia baterako bidaia" azaltzen du. Erakusketa apirilaren 17tik maiatzaren 5era arte Olaztiko liburutegian ikusgai eta irakurgai egonen da.