La Vasco Navarraren gazta saritua

Guaixe 2023ko api. 25a, 11:12

Kamioia enpresan esnea uzten. ARTXIBOA

Gourmets Azokaren baitan jokatutako lehiaketan lehen saria lortu zuen.

Olatzagutiko La Vasco Navarra enpresa sariarekin bueltatu zen Madrilgo Gourmets Azokatik. Izan ere, haren baitan 13. Espainiako Gazta Onenen Txapelketa jokatu zen. 825 gazta 20 mailatan lehiatu ziren eta haiek dastatzen 60 epaile izan ziren. Ketutako gazten mailan Olatzagutiko enpresarenak lehen saria eskuratu zuen. 

Erlazionatuak