Akelarre udal ludotekak eta Maisuenea gaztetxeak hiruna urte bete zituzten, horregatik, batak eta besteak ekitaldiak antolatu zituzten. Ludotekak haurrendako jokoak antolatu zituen maiatzaren 1ean, eta haurren jaialdia hilaren 9an. Gazte asanbladak, berriz, hilaren 1etik 28ra arteko egitaraua prestatu zuen: bazkaria, kontzertuak, diapositiba eta bideo emanaldiak eta beste izan ziren.