Txakurrekin irakurtzen

Guaixe 2023ko mai. 8a, 13:47
Aurreko Irakurkide programa bateko saioa. ARTXIBOA

Maiatzaren 30ean, asteartea, Irakurkide txakurrekin irakurketa tailerra antolatu dute, Olaztiko liburutegian.

Sakanako Mankomunitateak eta Biak Bat elkarteak Irakurkide txakurrekin irakurketa tailerra antolatu dute. Txakurren laguntzarekin irakurketa sustatzea du helburu egitasmoak. Maiatzaren 30ean, astelehenea, 17:00etan, Olaztiko liburutegian izanen dira Biak Bateko txakurrak eta hezitzaileak. Aurretik liburutegian izena eman behar da.