Maisuenearen urtebetetzea

Guaixe 2023ko mai. 8a, 13:57
Maisuenea Olaztiko gaztetxea. ARTXIBOA

Olaztiko gaztetxeak maiatzaren 9an 28 urte beteko ditu, eta ospatzeko maiatzaren 13an, larunbata, mural margoketa eginen dute eta maiatzaren 20an, larunbata, egun osoko egitaraua prestatu du Olaztiko Gazte Asanbladak.

Maiatzaren 9an Olaztiko Maisuenea gaztetxearen 28. urtemuga izanen da, baina asteartea denez, ospakizunak astebururako utzi dituzte. Eztanda egin arte! lelopean maiatzaren 13an, larunbata, mural margoketa eta  auzatea eginen dute. Urteurren festa handia maiatzaren 20an izanen da, larunbata, eta Olaztiko Gazte Asanbladak egun osoko egitaraua prestatu du egun horretarako.

Maisuenea gaztetxearen XVIII. urteurrenaren egitaraua

Maiatzak 9 asteartea

Zorionak Maisuenea!

Maiatzak 13 larunbata

11:00 Mural margoketa.

13:00 Auzatea.

Maiatzak 20 larunbata

11:00 Haur jolasak, futbito pistan.

12:00 Txupinazioa.

12:15 Karro poteoa.

14:30 Babarrun bazkaria, gaztetxean.

17:30 Mozkor olinpiadak, futbito pistan.

19:00 Kalejira.

21:30 Zezensuzkoa, futbito pistan.

22:00 Bokatada, gaztetxe parean.

23:30 Kontzertuak: Aingura, Sustrai berriak eta Hiruki taldeak, gaztetxean.