Futbola

Osasunak play-offetan du jokoan Lehen mailara igotzea

Guaixe 2023ko mai. 15a, 10:40
Osasunako jokalariak, CacereƱoren kontrako partidarako bidea hartu baino lehen. OSASUNA

Maitane Vilariñok eta taldekideek Cacereñoren kontra galdu zuten eta Granadaren kontrako play-offek erabakiko dute Lehen Mailara igotzen diren

Emakumezkoen Lehen Mailaren azpitik sortutako kategoria berrian, Lehen Federazioa izenekoan jokatzen du aurten Osasunak eta helburua Lehen mailara igotzea da. Asmo horretan kolpe latza jaso zuen maiatzaren 14an Kakun Mainzek zuzentzen duen taldeak, Cacereñoren kontra 1 eta 0 galdu eta gero Lehen Mailara igotzea Granadaren kontrako play-offetan izango baitu jokoan talde gorritxoak. 

Maitane Vilariñok jota bukatu zuen igandeko partida, triste. Izan ere, gorritxoek aukera ugari izan zituzten, baina ez zituzten gauzatu. Cacereñok, aldiz, izan zuen bigarren aukera ongi probestu zuen, gola sartuz, eta lortutako alde hori ongi defendatzen jakin zuen. “Taldearendako kolpe latza izan da. Ez gara partida irabazteko gai izan, eta orain play-offetan izango dugu jokoan Lehen Mailako igoera” azaldu du Kakun Mainz entrenatzaileak.