Olaztiko dantzarien emanaldia

Guaixe 2023ko mai. 16a, 10:38

Rojo Telón konpainiaren 'Nudo' ikuskizunaren une bat. ROJO TELÓN

Maiatzaren 21ean, igandean, Akelarre ludotekan eginen den dantza tailerraren parte hartzaileen eta Nudo ikuskizunaren emanaldiak izanen dira Erburu kiroldegian.

Duela hainbat urte Akelarre ludotekan Irantzu Gonzalez dantza eskolaren dantza tailerra egiten dute eta aurten Olaztiko hainbat dantzarik emanaldia prestatu dute; maiatzaren 21ean, igandean, 18:00etan, Erburua kiroldegian izanen da. Herriko artisten emanaldiaren ondoren, Rojo Telon zirko konpainiak Nudo ikuskizuna eskainiko du. Hiru emakumek umorearen, interpretazioaren eta zirkuko tekniken bidez mundu desberdinak zeharkatuko dituzte, askatzeko eta esperientzia zerutiarra bizitzeko.

Sarrerak aurretik 3 eurotan eta egunean bertan 3,5 eurotan eros daitezke, Olaztiko Udaleko webgunean eta kultur etxean. Kantzako sarrerak agortu dira.