Sutegiko ikasturte bukaerako festa

Guaixe 2023ko mai. 31a, 12:00

Sutegikoek talde argazkia atera zuten. UTZITAKOA

Sutegiko bost kirol taldeek erakustaldia egin zuten

Maiatzaren 20an, larunbata, Olaztiko Sutegi klubak 2022/2023 denboraldiko bere kirol talde guztien erakustaldia egin zuen Erburua kiroldegian. Sutegi klubak taekwondo, gimnasia erritmikoa, pilota, areto futbol eta irristaketa taldeak ditu. Talde bakoitzak bere kirol erakustaldia egin ondoren, guztiek talde argazkia atera zuten.