Udalak Udan Euskaraz eskaintzari lotutako bi lan deialdi egin ditu

Guaixe 2023ko eka. 6a, 11:18
Olatzagutiako Udan Euskarazkoek zebrabidea ostadar kolorez margotu zutenekoa. ARTXIBOA

Batetik, hezkuntza premia bereziak dituzten adin txikikoen eta gazteen begiraleen poltsa sortzeko eta, bestetik, begiraleen lan poltsa osatzeko. Eskabideak osteguneko 14:00ak arte aurkez daitezke.

Olatzagutiko Udalaren haur eta gaztetxoei zuzendutako udako aisialdi eskaintza da Udan Euskaraz. Hura behar bezala garatzeko begiraleak behar dituelako bi lan poltsa osatzeko deialdiak egin ditu. Batetik, eskaintza behar bezala garatzeko haur begiraleen kontratazioak betetzeko enplegu poltsa sortu nahi dute. Eta, bestetik, hezkuntza premia bereziak dituzten adin txikikoen eta gazteen (18 urtera artekoak) begiraleendako enplegu poltsa sortzea, udan euskaraz 2023 zerbitzurako 

Begirale aritu nahi dutenek Nafarroako Enplegu Zerbitzuak Altsasun dituen bulegoetan aurkeztu beharko duela eskabidea. Hona bete beharreko baldintzak: 18 urteak beteak izatea eta nahitaezko erretirorako gehieneko adina ez gainditzea; gutxienez batxiler titulua edo baliokidea izatea; langabezian egotea edo enplegua hobetzea; eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea eta euskarazko ahozko C1 maila izatea. Deialdiei buruzko informazioa www.olazti.eus webgunea dago.