Udalak Udan Euskaraz eskaintzari lotutako bi lan deialdi egin ditu

Guaixe 2023ko eka. 7a, 11:38
Ludotekan dantzan. ARTXIBOA

Batetik, hezkuntza premia bereziak dituzten adin txikikoen eta gazteen begiraleen poltsa sortzeko eta, bestetik, begiraleen lan poltsa osatzeko. Eskabideak osteguneko 14:00ak arte aurkez daitezke.

Olatzagutiko Udalaren haur eta gaztetxoei zuzendutako udako aisialdi eskaintza da Udan Euskaraz. Hura behar bezala garatzeko begiraleak behar dituelako bi lan poltsa osatzeko deialdiak egin ditu. Batetik, haur begiraleen kontratazioak betetzeko enplegu poltsa sortu nahi dute. Eta, bestetik, hezkuntza premia bereziak dituzten adin txikikoen eta gazteen (18 urtera artekoak) begiraleendako enplegu poltsa sortzea, udan euskaraz 2023 zerbitzurako 

Begirale aritu nahi dutenek Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Altsasuko bulegoetan aurkeztu beharko dute eskabidea. Hona bete beharreko baldintzak: 18 urteak beteak izatea eta nahitaezko erretirorako gehieneko adina ez gainditzea; gutxienez batxiler titulua edo baliokidea izatea; langabezian edo enplegua hobetzeko egoeran egotea; eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea eta euskarazko ahozko C1 maila izatea. Deialdiei buruzko informazioa www.olazti.eus webgunean dago.