Igerilekuetako taberna errentan eman nahi du udalak

Guaixe 2023ko eka. 12a, 11:16

Igerilekuen sarrera. ARTXIBOA

Hura eskuratzeko proposamenak hilaren 16ko 14:00ak arte aurkez daitezke.

Igerilekuen udako sasoian kirol azpiegituran dagoen taberna zabalik nahi du udalak. Horregatik, Erburua Olazti SM enpresa publikoaren bidez, tabernaren kudeaketa emateko deialdia egin du udalak. Taberna errentan hartzeko oinarria 60 eurokoa (BEZik gabe) izanen da. Hura hartzen interesa duenak eskabide ofizialarekin batera, nortasun agiriaren kopia, curriculuma eta diru eskaintza aurkeztu beharko ditu. Deialdiari buruzko informazioa www.olazti.eus webgunean dago.