Igerilekuetarako langileak kontratatu nahi ditu udalak

Guaixe 2023ko eka. 9a, 11:48
Olatzagutiko igerilekua. ARTXIBOA

Izena emateko epea hilaren 13ko 14:00etan despedituko da.

Olatzagutiko Udalak, Erburua Olazti SM enpresa publikoaren bidez, igerilekuetan aritzeko behar diren langileak kontratatzeko deialdia egin du. Hautaketa prozesua gainditzen dutenekin lan poltsa osatzeko asmoa duela ere jakinarazi du. Zehazki, honako lanpostuak bete nahi ditu: sorosle/garbitzaileak, atezain/garbitzaileak eta lanaldi partzialean, asteburuetarako garbitzaile bat.

Udalak hiru hilabeteko eta lanaldi osoko kontratuak eskaintzen ditu, asteburuetarako garbitzailearena salbu. Lanpostu guztien eginkizunak eta lan ordutegien berri www.olazti.eus webgunean jaso daitezke. Deialdian interesa duenak Altsasuko Enplegu Bulegoan eman beharko du izena. Horretarako epea hilaren 13an bukatuko da, asteartea, 14:00etan. Eskaera, baldintzetan ezarritako eredu ofizialean aurkeztu beharko dena, bizitza laborala eta merituen egiaztagiriak eman beharko dira.