Santa Ana festetako kartelaren bila

Guaixe 2023ko eka. 9a, 10:16

2022ko Olaztiko festetako kartel irabazleak. ARTXIBOA

Olaztiko Udalak uztailaren 22tik 26ra ospatuko diren festetako kartel lehiaketa martxan jarri du. Lanak aurkezteko azken eguna ekainaren 21 izanen da.

Uztailaren 22tik 26ra ospatuko diren 2023ko Santa Ana festak iragarriko duen kartel lehiaketa antolatu du Olaztiko Udalak. Hiru maila daude: 11 urte bitarteakoak (2012an eta ondorengo urteetan jaiotakoak), 12 eta 14 urte bitartekoak (2011 eta 2009 urte bitartean jaiotakoak, biak barne) eta 15 urte aurrerakoak (2008. urtea eta ondorengo urteetan jaiotakoak). Lanak udaletxean aurkeztu behar dira 2023ko ekainaren 21eko 14:00ak baino lehen. Erregistro elektronikoaren bidez ere aurkeztu ahal dira. Lanak sinatu gabe aurkeztu behar dira, eta atzeko aldean lelo bat agertu beharko da. Lanarekin batera, kartazal itxi batean egilearen datu pertsonak egonen dira, eta kanpoaldean leloa eta egilearen jaiotako urtea. 

Lanetan jorratutako gaiek Olatzagutiko festetan lotura zuzena izan beharko dute, A3 formatua aurkeztu behar dira eta Santa Ana 2023. Olazti / Uztailaren 22tik 26ra / Del 22 al 26 de julio testua agertu behar da.

Kategoria bakoitzean kartel irabazlea aukeratzeko ekainaren 23an bozketa eginen da, 18:00etatik 20:00etara, kultur etxean. Mailako sari bana emanen da: 11 urte bitarteakoak 75 euro, 12 eta 14 urte bitartekoak 150 euro eta 15 urtetik gorakoak 200 euro. Sariak hutsik gera litezke. Olaztiko festetako kartel lehiaketaren inguruko informazio guztia Olaztiko Udaleko webgunean.