Garilaren 22an hasiko dira Olatzagutiko Santa Ana festak. Ohi denez, udalak aurreko urtean jaiotako umeei harrera egin eta herriaren armarria duen ttattarra oparituko die. Horretarako, ordea, interesa duten familiek udaletxean izena eman beharko dute. Horretarako epea garilaren 10ean despedituko da.