San Joan suen prestaketarako deialdia

Guaixe 2023ko eka. 13a, 11:09

San Joan bezperan hainbat su piztuko dira. ARTXIBOA

Kaleetako zorua babesteko materiala banatuko du udalak.

Olatzagutiko Udalak bando bidez jakinarazi du San Joan bezperan sua piztu behar dutenek udaletxean jakinarazi behar dutela ostiralerako. Deialdi horrekin udalaren asmoa da eskatzaileek eskatzen duten tokian materiala uztea, haren gainean ohiko sua piztu eta, horrela, kale eta plazetako zorua babestu eta hondatu ez dadin.