Menorcako Es Mercadal herrian oporretan zen 56 urteko olaztiarra igandean hil zen. Hedabideek jakinarazi dutenez, gizonezkoa hondartzan zela bihotz-biriken gelditzea izan eta erori egin zen. Hondartzan zeuden emakumezko talde batek eta Mallorkako suhiltzaile talde bat laguntzen saiatu ziren. Larrialdietako osasun zerbitzuak ere hara joan eta gizonezkoa suspertzeko maniobrak egin zituzten 30 minutuz, baina hil egin zen.