Epaitzen zozketa eguna zehaztuta

Guaixe 2023ko eka. 15a, 11:48

Olatzagutiko ikuspegia Sasarteko bidetik. ARTXIBOA

Egur lotea eskatu dutenendako hitzordua da.

Olatzagutiko Udalak hainbat egur lote emateko deialdia egin zuen eta izena emateko epea apirilaren 21ean itxi zuen. Izena eman zuten momentuan 25 euro ordaindu zituzten. Udalak orain jakinarazi du egur loteen zozketa kultur etxeko areto nagusian eginen duela hilaren 23an, ostiralarekin, 19:00etan. Lotea hartzeko unean 15 euro ordaindu beharko dituzte hartzaileek.