Urteurrena data berezia izan ohi da, eta zortzi urte betetzen dira Olaztin Barandi taberna mustu zutenetik. Hortaz, uztailaren 15erako eta 16rako, larunbata eta igandea, urtebetetzea ospatzeko zenbait ekimen antolatu dituzte. Uztailaren 15ean, larunbata, 20:00etan, Gorka Aguinagalde umoregilearen El regrueso de Patxi bakarrizketa izanen da. Uztailaren 16an, igandea, 12:00etatik 15:00etara, gaztelu puzgarria izanen da eta 13:00etan, El Gran Ritxarsonek "ezagutzen dituzun abestiak ozen abesteko" emanaldia emanen du. 14:30ean Paellada eginen dute Barandi tabernan urteurrenari amaiera borobila emateko.