Lehenengo Olazti Saria prest

Guaixe 2023ko uzt. 17a, 10:25
Kadeteen lasterketa bat Urdiaindik pasatzen. ARTXIBOA

Uztailaren 21ean, ostirala, Burunda Txirrindularitza Taldeak kadeteen mailako lasterketa antolatu du. Besteak beste, xirrindulariek bitan igo beharko dute Altamira.

Kadeteen mailako I. Olazti Saria antolatu du Burunda Txirrindularitza Taldeak uztailaren 21ean, ostirala, festen hasieraren bezperan, 17:00etatik aurrera, Clinker tabernaren paretik abiatuta. Txirrindulariek Olaztitik atera eta Iturmendirako bidea hartuko dute, berriz ere Olaztira itzultzeko; orduan iritsiko da Altamira lehenengo igoera (Mendiko Sariaren barruan), Olaztira jaitsi eta tarteko helmugara iritsiko dira txirrindulariak Ziordin. Ondoren Iturmendira joanen dira, Olaztira itzuli, bigarren aldiz Altamira gainditu, Olaztira jaitsi, Ziordiraino eta Olaztiko helmugaraino.