Santa Ana festak ospatuko dituzte Olaztin

Guaixe 2023ko uzt. 19a, 12:35
2022ko Olaztiko festetako txupinazoa. ARTXIBOA

Uztailaren 22tik 26ra, larunbatetik asteazkenera, ospatuko dituzte olaztiarrek herriko festak. Uztailaren 21ean, ostirala, Maisuenea gaztetxeak antolatuta Gazte Eguna izanen da.

Joseba Vizuete Ascargorta Olaztiko alkateak udalak programatu dituen eta "gustuko izanen dituzten emanaldietan" parte hartzera gonbidatu ditu olaztiarrak herriko festetako egitarauaren agurrean; "herriko kaleak alaitasunez eta ondo pasatzeko gogoz betez". Hainbat arrazoirengatik "gurekin ez dauden pertsona guztiak" oroitu ditu eta AHTrik gabeko herri eta Sakanaren aldeko mezua zabaldu du ere. Amaitzeko, festak "errespetuz" disfruratzeko deia egin du. Uztailaren 22an, larunbatean, botako dute Santa Ana festen hasierako suziria eta uztailaren 26ra arte, asteazkena, iraunen du festak Burundako herrian. Uztailaren 21ean, ostiralean, Maisuenea gaztetxeak antolatutako Gazte Egunarekin hasiko dituzte festak olaztiar gazteek. Espainiako legebiltzarrerako uztaileko 23ko hauteskundeak festetan bete-betean izanen dira Olaztin.

Olaztiko udalak gogorarazi nahi du ekintzetan parte hartzea borondatezkoa dela eta jendearen portaera ez dela udalaren ardura izanen. Egitarauan aldaketarik egonez gero, udaleko webgunean, sare sozailetan edo kartelen bidez iragarriko dute. 2023ko festak antolatzeko 79.162,50 euro gastatu ditu Olaztiko udalak, eta bazkarien txartelekin 650 diru sarrera izan dute.

2023KO Olaztiko festetako kartel lehiaketaren kategoria nagusiko irabazlea Suziriak izan da, Ander Gil Amadoren irudia. Haurren kategorietan Maialen Aldabe San Romanen Osasuna nunca ser rinde eta Saioa Audikana Olaizen Denok festara irudiek irabazi dute.

Bestetik, programaren bidez udalak jakinarazi du Olaztiko Ihoteen Elkarteak kamisetak egiteko marrazi lehiaketa antolatu duela. Diseinuen aurkezpena 2023ko abuztuaren 1etik irailaren 10era arte izanen da. Lehiaketaren oinarriak Olaztiko Udaleko webgunean daude.

Larunbatean, uztailaren 22an, Olaztiko festetara joateko Jaibus zerbitzua izanen da.

Olaztiko Santa Ana festetako egitaraua

Uztailak 21 ostirala
Gazte Eguna, Maisuenea gaztetxeak antolatuta

12:00 Txupinazoa eta karropoteoa.

14:30 Bertso bazkaria.

18:30 Mozkor olinpiadak, herrian zehar.

23:00 Kontzertuak: Mandroll, Ahuntzak eta Sheldons taldeak.

Uztailak 22 larunbata

10:45 Kartel lehiaketako sari banaketa, Gartzia Ximenez plazan.

11:00 Zapi banaketa 2022. urtean jaiotako haurrei, Gartzia Ximenez plazan.

11:30 Hamaiketakoa, Gartzia Ximenez plazan.

12:00 Santa Anaren omenezko festak iragartzeko suziria, udaletxetik.
Kalejira erraldoi, buruhandi eta La Cigarra txaragarekin.
Ezkila jotze nagusia.

13:00 Brindisa, gaztetxeak antolatuta, txoznan.

18:00 – 20:00 Goxo txaranga.

19:00 – 22:00 Progresive eta Techno House saioa: DJ Morti, Clinker tabernaren terrazan.

20:00 Kakahueteak, gazta eta ardo banaketa, San Migel plazan.
AHTrik ez kontzentrazioa, gaztetxeak antolatuta, plazan.

20:00 – 22:00 Joselu Anaiak taldearekin musika, San Migel plazan.

21:00 Bonba japoniarrak, Intsumisioaren plazan.

22:00 Zezensuzkoa.

23:30 Kontzertua: Zea Mays taldea, futbito pistan.

00:30 – 03:30 Joselu Anaiak taldearekin musika, San Migel plazan.

Uztailak 23 igandea

12:00 Hamabietakoa San Miguel elkarteak esakainia, San Migel plazan.
Bermuta erraldoi, buruhandi eta gaiteroekin.

13:00 Alegria Riberarekin bermut kontzertua, San Migel plazan.

17:00 Goitiberak San Sebastian ermitatik Ornako zubira, Motor Sportek eta gaztetxeak antolatuta.

18:00 – 20:00 Eztanda txaranga.

20:00 Kakahueteak, gazta eta ardo banaketa, San Migel plazan.
Gehiegizko kontrolaren kontra elkarretaratzea, gaztetxeak antolatuta, plazan.

20:00 – 22:00 Bidean erromeria taldearekin musika, San Migel plazan.

20:30 Goitiberen partaitaideen argazkia eta saskiaren zozketa, gaztetxeak antolatuta, plazan.

21:00 Japoniar bonba, Intsumisioaren plazan.

22:00 Zezensuzkoa.

00:30 – 03:30 Bidean erromeria taldearekin musika, San Migel plazan.

Uztailak 24 astelehena

12:00 Hamabietakoa Kamiogaina Jubilatu elkartearen eskutik, San Migel plazan.

13:00 Roberto Urrutia y su Mariachiren bermut kontzertua, San Migel plazan.

14:30 Untxi-kalderete lehiaketa, Memoria Historikoaren parkean (euria eginez gero, Sutegi gimnasioan).

17:00 ¡Que buen día! Ikuskizuna, Memoria Historikoaren parkean (euria eginez gero, eskolen pilotalekuan).

18:00 – 19:00 Herri kirolak, futbito pistan.

20:00 Kakahueteak, gazta eta ardo banaketa, San Migel plazan.

Errepresioaren kontrako kontzentrazioa, gaztetxeak antolatuta, plazan.

20:00 – 22:00 The Trikidantz taldearekin musika, San Migel plazan.

21:00 Japoniar bonbak, Intsumisioaren plazan.

22:00 Zezensuzkoa.

22:15 Bokatada, herri mugimenduak antolatuta, txoznan.

23:30 Akabo! Cia Barsanti konpainiaren antzerkia, futbito pistan (euria eginez gero, Olaztiko frontoian).

00:30 – 03:30 The Trikidantz taldearekin musika, San Migel plazan.

01:00 – 07:00 Techno gaua: Carvalho Nanox eta Morti, Clinker tabernan.

Uztailak 25 asteartea

12:00 Hamabietakoa Santa Ana elkartearen eskutik, San Migel plazan.

12:00 – 14:00 Jolas parkea, Memoria Historikoaren parkean (euria eginez gero, Erburua kiroldegian).

13:00 Olaztiko Euskorleansekin bermut kontzertua, San Migel plazan.

14:30 Haurren bazkaria, Memoria Historikoaren parkean (euria eginez gero, Sutegi kiroldegian).

15:30 – 18:30 Jolas parkea, Memoria Historikoaren parkean (euria eginez gero, Erburua kiroldegian).

18:00 – 20:00 Eztanda txaranga.

20:00 Kakahueteak, gazta eta ardo banaketa, San Migel plazan.
Euskal Presoak kontzentrazioa, gaztetxeak antolatuta, plazan.

20:00 – 22:00 Gabenara taldearekin musika, San Migel plazan.

21:00 Japoniar bonbak, Intsumisioaren plazan.

22:00 Zezensuzkoa.

23:00 Txupito gaua, gaztetxeak antolatuta.

23:30 Cultura Urbana Vol. 2 dantza ikuskizuna, futbito pistan.

00:00 – 04:00 Djak: Asiron Barcelo eta McFlurry, gaztetxeak antolatuta.

00:30 – 03:30 Gabenara taldearekin musika, San Migel plazan.

Uztailak 26 asteazkena

12:00 Bermuta erraldoi, buruhandi eta gaiteroekin.
Hamabietakoa Olaztiko Herri Mugimenduaren eskutik, San Migel plazan.

13:00 Bermut kontzertua, San Migel plazan.

14:30 Jubilatu eta adinduendako bazkaria, Kamiogaina elkartean. Bazkalondoan, Ciclon taldearekin dantzaldia.

17:30 Pilota jaialdia:
Kimuak Club Sutegi
Uria – Lizarraga 1 / Arguelles – Lizarraga 2
Lau t’erdi
Beñat Apezetxea / Arribilaga
Olaetxea – Apezetxea / De la Fuente – Lazkoz

18:00 Aurrehistoria eta arkeologia taller esperimentala Aranzadiren eskutik, San Migel plazan.

18:00 – 20:00 Eztanda txaranga.

20:00 Hegaluze parrillada, Vicente Argomaniz plazan.
Independentzia eta sozialismoa kontzentrazioa, gaztetxeak antolatuta, plazan.

20:00 – 22:00 DJ Kulen eskutik musika, San Migel plazan.

21:00 Japoniar bonbak, Intsumisioaren plazan.

22:00 Zezensuzkoa.

23:30 Bocabets Comedia ikuskizuna, Intsumisioaren plazan.

00:30 – 03:30 DJ Tintzen eskutik musika, San Migel plazan.