Espainiako Gorteetarako hauteskundeak 2023

Hamarretik lauk EH Bilduren alde egin dute Olatzagutian

Guaixe 2023ko uzt. 25a, 11:10

PSN da olaztiarren bigarren aukera. Festetan dagoen herrian abstentzioak 9,41 puntu egin du gora. Hamarretik lauk ez du botorik eman. 

Duela lau urte baino 20 boto (%7,19) eskuratu ditu oraingoan EH Bilduk. 18 boto irabazi dituena (%9,78), berriz, PSN izan da. Sumarrek Elkarrekin-Podemosek baino 76 boto gutxiago eskuratu ditu (%124,59). Duela lau urte Navarra Sumak baino 10 boto gutxiago (%15,38) bereganatu dituzte PPk eta UPNk. Geroa Baik bere babesen erdiak, 34 boto, galdu ditu deialdi honetan. 

Foru hauteskundeekin alderatuta, EH Bilduk duela bi hilabeteko boto berak eskuratu ditu. PSNk 111 boto gehiago izan ditu (%121,98). Sumarrek Zurekin-Contigok baino 39 boto gehiago bereganatu ditu (%63,93). PPren aldeko 26 boto gehiago izan dira (118,18). Geroa Baik 105 boto galdu ditu (%75,54). UPNk 25 botoren galera izan du (%59,52).