Oinarrizko gaitasun digitalak eskuratzeko ikastaroa

Guaixe 2023ko ira. 7a, 11:11

Olaztiarrak kalean. ARTXIBOA

Doakoa da eta enplegu eskatzaileei zuzenduta dago. 

Oinarrizko gaitasun digital pertsonal eta administrazio elektronikoarentzako ikastaroa eginen da Olatzagutian. Trebakuntza saio horien bidez parte hartzaileei lanpostuetarako sarbidea izateko teknologien atea zabaldu nahi diete. Ikastaroan landuko direnen artean honako gaiak daude: Interneten bilaketa eta nabigazio ziurra, ziurtagiri digitala, onlin erosketa, CL@VE sistema, posta elektronikoa eta bideo deiak edo hainbat erakunderekin administrazio tramiteak egiten ikastea. 

Ikastaroa Kamiogaina jubilatu elkartean izanen da, hilaren 11tik 22ra, 09:30etik 13:30era. Enplegu eskatzaileei zuzendutako prestakuntza da hori. Hartan interesa duenak 948 012 012 telefono zenbakira hots egin edo SNEcompetenciasdigitales@nasertic.es e-posta helbidera idatziz jaso dezake informazioa, eta eman dezake izena.