Gaztetxokoan izena emateko aukera dago

Guaixe 2023ko ira. 21a, 11:18

Gazteak baloiarekin jolasten. ARTXIBOA

Irailaren 28ra egin daiteke udaletxean edo olazti.eus webgunearen bidez.

Olatzagutiko Udalak jakinarazi du 2007 eta 2011 urte bitarteko gazteak hartuko dituela ikasturte honetan gaztetxokoak. Gazte egoitzak asteburutan zabalduko ditu ateak: ostiraletan 18:30etik 21:30era, larunbatetan 17:00etatik 21:30era eta domekatan 17:00etatik 21:00etara. Udal zerbitzu hori erabili ahal izateko izena eman behar da aurretik. Horretarako, izen emate fitxa bete, onarpen agiria sinatu eta dagokion ordainketa egin behar da. Behin ordainketa agiria eskutan izanda hiru agiriak udaletxeko bulegoan edo www.olazti.eus webgunearen bidez aurkeztu behar dira matrikula egin ahal izateko. Ikasturteagatik ordaindu beharrekoa 5 euro da, bi anai-arreba edo gehiagok izena ematen badute 8 euro pagatu beharko dira.