'Loreak' filmaren emanaldia

Guaixe 2023ko ira. 21a, 13:21

Irailaren 23an, larunbata, zinema saioa izanen da, Olaztiko gaztetxean.

Loreak filmaren proiekzioa eginen dute Olaztiko gaztetxean, gazte asanbladak antolatuta, iraileko egitarauaren barruan eta San Migel festen atarian. Irailaren 23an, larunbata, 22:00etan, izanen da emanaldia. Filmaren sinopsia: Aneren bizitza aldatzen da egunero lore sorta bat jasotzen hasten denean, egunero ordu berdinean. Lourdesek eta Terek bere bizitzan oso garrantzitsua izan den norbaiten memorian ere jasotzen dituzte loreak. Loreek ahaztuta zituzten sentimenduak azaleratuko dituzte.