Ines Bengoaren kamishibai kontakizuna, Olatzagutian

Guaixe 2023ko ira. 29a, 10:36

Urriaren 4an, asteazkena, 'Amaia eta Martin barazkien jaian' ipuin kontaketa irudiekin izanen da, Olaztiko liburutegian, Hazien Liburutegiak programaren barruan.

Olaztiko liburutegia Nafarroako Gobernuak bultzatutako Hazien Liburutegiak programan parte hartzen ari da, eta horren barruan Amaia eta Martin barazkien jaian kamishibai kontakizuna eginen du Ines Bengoak urriaren 4an, asteazkena, 17:00etan, liburutegian. Ipuina Reyno Gourmetek argitaratu du eta Amaia eta Martin anai-arreben abentura bat kontatzen du: Nafarroako baratze magikora bidaia. Bertan, Nafarroako barazkiak ezagutuko dituzte, baita zergatik diren hain garrantzitsuak ere. Itziar Ancín idazle eta olerkariak idatzen du eta Leire Urbeltz ilustratzaileak sortu ditu ilustrazioak. 

Bestetik, urriaren 26an, osteguna, Plantadores de historias (Atrapavientos) tailerra izanen da ere, programaren barruan.