Auto istripuak bi zauritu utzi zituen

Guaixe 2023ko urr. 2a, 09:59

Buelta emanda bukatu zuen autoak. @bomberos_na

Zauri arinak izan zituzten.

Iparraldeko Autobian (A-1), Olatzagutia parean, bi autok talka egin zuten ostiralean. Kolpearen ondorioz, autoetako bat irauli eta bide bazterrean gelditu zen. Ezbeharraren tokira Altsasuko suhiltzaileak, Altsasuko osasun zentroko mediku taldea eta oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzia bat joan ziren. Buelta emanda gelditu zen auto barruan zeuden bi pertsonak artatu zituzten eta, zauri arinak bazituzten ere, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zituzten anbulantzian. Istripuaren ondoren trafikoa arautzeaz eta dagozkion eginbideak bideratzeaz Guardia Civilaren trafiko taldeko agenteak arduratu ziren.