"Herriak bizirik" aldarrikapenarekin piztu zuten Sakana Trenaren Alde plataformako kideek, irailaren 29an, San Migel egunean, Olaztiko San Migel festetako txupinazoa, kultur etxetik. Festak hasita, erraldoiak eta txaranga kalejiran atera ziren. Ostiraletik igandera izan ziren festak.