Haurren hizketa atzeratzearen inguruko hitzaldia

Guaixe 2023ko urr. 9a, 12:35

Urriaren 24an, asteartea, Maite Redondo neuropsikologoak '¿Por qué se retrasa el habla de los niños y niñas? ¿Qué podemos hacer?' hitzaldia emanen du, Olaztiko kultur etxean, Sakanako Mankomunitateak antolatuta.

Haurren hizketa berandutzea guraso eta profesionalek kezka handiz bizi dute. Hizketa modu eraginkorrean garatzeko gurasoen eta haurren arteko interakzioa funtsezkoa da, baina gero eta urriagoa da ahozko komunikazioa, eta horrek haurrengan ondorioak ditu. Areago, berandutze horrek pentsamenduaren garapenean eta haurren garapen integralean ondorioak ditu. Maite Redondo Neure klinikako neuropsikologoak Hizkuntzaren atzerapenaren arrazoiak eta konpontzeko gakoak azaltzeko ¿Por qué se retrasa el habla de los niños y niñas? ¿Qué podemos hacer? gurasoei eta hezkuntzako profesionalei zuzendutako hitzaldia emanen du urriaren 24an, asteartea, 18:00etan, Olaztiko kultur etxean, gaztelaniaz. Izena eman behar da euskara1@sakana-mank.eus epostan.

Urriaren 14an, asteartea, 18:00etan, hitzaldia euskaraz emanen du, Altsasuko kultur gunean. Bi hitzaliak Sakanako Mankomunitateak antolatu ditu, Altsasuko eta Olaztiko Udalen laguntzarekin.