Motorzaleak min hartu zuen

Guaixe 2023ko urr. 10a, 08:54

Zauritutakoa artatzeko lanean. @policiaforal_na

Urbasan istripua izan zuen.

Urbasa zeharkatzen duen errepidean (NA-718) motorzale batek istripua izan zuen atzo goizean. Ibilgailua bideberritik atera eta gidariak min hartu zuen. SOS Nafarroak larrialdi telefonoak istripuaren berri jaso eta hara bidali zituen medikua eta erizaina, helikopteroa eta Altsasuko polizia etxeko foruzainak. Foruzaingoak ikertu zuen ezbeharra.